Karatulen lehiaketa batera baino gehiagotara aurkeztu izan dut nire burua. Afizioa izan da hainbat urtetan zehar, gustoko denborapasa, erlajaziorako bide. Afizioa, esan bezala, gauzak egiteko arrazoi.
Gogoan dut behin hala Espainiako Estatuko hirugarren saria lortu genuela ONCEko lehiaketa batean, itsua zen gitarrajole baten cd-rako portada izango zena -ez dut izenik gogoratzen, zazpi bat urte nituen-.
Orduan Xabier Leteren kitarraren sabela , ortzadarraren koloreak eta solfeoko klaseetan lantzen ari ginen kantuaren notak marraztu genituen. Nirekin batera beste bi artistek, Anek eta Amaiak.
Noski, hori Espainiako Estatuan beste era batera irakurria izan zen, han guitarra zela ulertu zuten, eta ortzadarra beharrean plastidekor kaxako baldintzak ikusi zituzten, hala indarra galtzen zuen hirugarren sariaren lekua hartu ahala. Kitarraren estomagoa etzuten ezagutu. Lastima.
Honekin esan nahi dut irudiak eta istorioen loturak guztiz pertsonalak direla. Aldi berean guztiz esanguratsuak. Eta nik askotan liburu bat ez dudala hartzen portadagatik.Lastima. Eta aldi berean nire lehiaketetarako lanak ez direla aukeratuak izan emandako edo ostantzean ulertutako esanguragatik. Lastima.
p.d. pentsatzen jarri naiz behin baino gehiagotan zein harreman dagoen begiratzen duenaren eta hitz egiten duenaren artean? entzuten duenaren eta marrazten duenaren artean? Gogoko dut gogoeta hau
Visualizzazione post con etichetta kultura. Mostra tutti i post

giovedì 27 gennaio 2011
mercoledì 26 gennaio 2011
Sautrela kualitatiboa da
Hasier Etxeberriaren ahotik entzun dut. Telebistan literatura programa batek salbaziorako zein kit behar duen.
Izan buruan denok Sautrela saioa, badakit eta entzutez bada ere, edota izen soilaz bada ere ezaguna duzuela. Imaginatu orain honen publikoa txikia dela literaturari buruz aritzen delako, murriztu orain publiko hori lau bakartietara, euskal literaturaz ari baita.
Ez ahaztu ,ordea, telebistako programa bati buruz ari garela! Hau da edo audientzia duzu edo zoaz kalera, hortxe lema.
Baina zenbat balio duten ikerketa eta inkesta kualitatiboek , kuantifikazioaren gainetik. Sautrelaren audientzia lurraren altueraren parekoa baldin bada, nola aurkitu du kaxa elektrikorako lekua? Bada ikerketa kualitatiboetan jendeak aipatu egiten duelako, jendeak ezagutzen duelako Sautrela eta jendeak badakielako ikusi beharreko programa dela. Nahiz eta gero inork ez duen ikusten.
Sautrela ez da audientziak harrapatzeko sortua izan. Eta gero konturatzen zara audientzien menpe lana ez egiteak telebista kate batean zenbat balio duen. Izen ona ematen dio gainera eitbri, nola kenduko zuten? Gainera Eroski, bere izen onaren alde bera ere, honen babesletzan sartu zen.
Ez da logikoa. Literatura da. Sautrela hori eta literaturagatiko maitasuna da, literatura ulertzekoa eta ez mundua, ez audientzietaz aritzeko. Gogoa da Sautrela, Sautrela berezia da eta kualitatiboa aukeran.
p.d. Hasier Etxeberriaren esaldietatik hau azpimarratu nahiko nuke "afizioa gauzak egiteko erabili"

Iscriviti a:
Post (Atom)