lunedì 24 gennaio 2011

Erreportaje multimedia

Lekua aurkitu du erreportai multimediak sarean. Lekua diodanean, herriko plazaz ari naiz, hura bezain leku aproposa aurkitu baitu bere heziketarako. Lehen hezkuntzan genbiltzan haur guztiok egin genuen parera.

Erreportai multimedia bat osatzera goazenean, euskarria hartu behar dugu kontuan. Zein komunikabide motatan agertuko den, zein izango den erreportaiko gaia eta zein eman nahi diogun ikuspuntua. Hortik, genero bat zehaztuko da.
Testuingurua, hizkuntza, multimedia baliabideak, eta hartzaileak aukeratuko dira ondoren. Azkenik, material definitiboa hautatu, extrak geitu (duguna ikusi eta egokitasunera begira), eta hortxe dator testuratzea.

Testuratzeak zerbait berezia eta egokia behar du izan. Bakarra, originala, informazio pribilegiatua baina era berean ulerterraza eta hartzailea testuingurua eta kotestuarekiko egokia. Nola ez, multimediatasunetik baldin bagoaz interaktibitatea sustatuko duena. Horretarako hipertestuetaz baliatuta.

Beste modu batean, eta hau irakurriko duten lagunen mesedetara, esan gura izan dut erreportai baten testuak, ezaugarri linguistiko diskurtsiboei dagokienez egokia behar duela izan: erreportaiaren generoarekiko paraleloa, denbora pasa izanak ilogika kutsua emango ez diona, hizkera hartzailearentzat egindakoa (soilik harentzat), testuingurua ulertaraztera ematen duena eta aldi berean interneteko testuinguruari koherentzia eta zentzua ematen diona.

p.d. extrak aipatu dudanean musika, soinuak... esan nahi nituen.

domenica 23 gennaio 2011

in to

mdbt sormenkeriak in to aurkezten du ; barrua kanpoan aurkitzen du, barnean oraindik ere



venerdì 21 gennaio 2011

Medicos Sin Fronteras

Medicos Sin Froterasek desnutrizioaren kontra egina duen web orrialdea erakutsi nahi dizuet.

Irudiek , baina, berebiziko garrantiza dute. Argazkilari esanguratsuek eginikoak direlako. Eta hori helaraztko argazkilarien kurrikulumak ere jarri dituzte web orrialdean bertan. Webgunearen tematika hasieran aipatu badizuet ere (desnutrizioa) bertan duzue aukera klik egine ta horren inguruko informzioa jasotzeko. Edota ni bezala argazkiekin despistatu bazarete, bada zeri buruz hizketan ari ginen oroitzeko.

Kontaktua gero, nola ez, non dauden jakiteko. Eta irudien pribatutasun politika behean.

MSFeko webgune honek hozkia eragindit, eta burura ekarri beste webgune bat, argazkilaria den lagunarena hain zuzen: lolartestudio. Bi birtualkeri hauek eskema berdinak dituzte: tematika, irudiak, argazkilarien kurrikulumak, kontaktua eta pribatutasun politika.

p.d: lolartestudio komertziala izan nahi duen argazkilari baten web orrialdea da. MSFen orrialdea desnutrizioaren kontrakoa

p.d: kontuz kreatibitate faltarekin, kontuz nortasun zapalketarekin, kontuz bestelako komunikazioarekin

p.d: MSFen emaitzak itzel onak izan dira kanpaina honekin

giovedì 20 gennaio 2011

Jovaisa Herrán

Gazte baten bizitza isladatu nahian, zerbait berezia egin nahi genuen. Ikusten ez den hori, hain arrunta ez den alde hori erakutsi. Eta hasi ginen pentsatzen zer egin genezakeen... Hala, eta gazteen bizimodu ezberdinez liluratuta seminarista gaztea hartu genuen abiapuntua.

Bilboko seminarioan batu ginen Jovaisa Herránekin. Ez ustekoz harrapatu bagenuen ere, eta kamara aurrekoak egiten ohitua ez badago ere maisutasunez bistaratu zigun bere bizitzeko modua. Eta zerrendaratu, denak lerroan, bere printzipio eta ideiak.

Gustokoa izan da ezberdintasunei erreparatzea, eta plazerra, gauzak argi entzutea.

Mila esker , beste behin ere Jovaisa


martedì 18 gennaio 2011

En Bouteille

En Bouteille
Directed by Katalin Antxia & Mikel Yerobi, 2011
...una obra producida para el concurso de cortometrajes Dame Un Minuto de Agua, Unesco



  • Botilaratzeko ekintza orok etorkizun komertziala duela erakutsi nahi dugu. Ondo itxitako botiletan oxigeno gabeziak dakarren hilzoria da En Bouteille laburmetraila.



  • Queremos demostrar que toda acción de embotellar tiene una finalidad comercial. El cortometraje En Bouteille es un sentimiento de agonía extrema producida por la falta de oxigeno en estas botellas tan bien cerradas.



  • Nous souhaitons démontrer que toute action de mettre un liquide en bouteille a une finalité commerciale. Le court-métrage En Bouteille traduit la sensation d'agonie produite par le manque d'oxygène dans ces bouteilles bien fermées


En Bouteille from mikel Yerobi on Vimeo.

venerdì 24 dicembre 2010

Gabon on!

Familian, lagunekin, mendian, hondartzan, Kariben, Argentinan edota tokatu edo aukeratu zaizun lekuan pasa itzazu gabon zoragarrixek!

Gabon on by mdbt

mercoledì 15 dicembre 2010

mdbt irudi galeria berria

Argazkilaritza, margoak, apaingarriak eta bizitzeko moduak biltzen dittu bere baitan mdbt taldeak.

Hasiera pinturako eskoletan egon liteke edo gure izateko moduaz konturatzen hasi ginenean. Txokolatezko bokadiloa plazan bilduta jaten genuen garaietan.

mdbt argitaratutako azken lanean (2009 abendua) argakzi arrakastatsuena bertikala izan zen. Orduan idatzitako ipuin batetik abiatu ginen, aurten audio bat izango da abiapuntua.

Kamara prest dugu taldean eta lekua aspaldi egin genuen geure, han izango gara aurtengo abenduan ere eta emango dizugu azken lanaren berri. Bitartean, izan zuk zeuk ere zeure modua.