Visualizzazione post con etichetta mdbt. Mostra tutti i post
Visualizzazione post con etichetta mdbt. Mostra tutti i post

venerdì 24 dicembre 2010

Gabon on!

Familian, lagunekin, mendian, hondartzan, Kariben, Argentinan edota tokatu edo aukeratu zaizun lekuan pasa itzazu gabon zoragarrixek!

Gabon on by mdbt

mercoledì 15 dicembre 2010

mdbt irudi galeria berria

Argazkilaritza, margoak, apaingarriak eta bizitzeko moduak biltzen dittu bere baitan mdbt taldeak.

Hasiera pinturako eskoletan egon liteke edo gure izateko moduaz konturatzen hasi ginenean. Txokolatezko bokadiloa plazan bilduta jaten genuen garaietan.

mdbt argitaratutako azken lanean (2009 abendua) argakzi arrakastatsuena bertikala izan zen. Orduan idatzitako ipuin batetik abiatu ginen, aurten audio bat izango da abiapuntua.

Kamara prest dugu taldean eta lekua aspaldi egin genuen geure, han izango gara aurtengo abenduan ere eta emango dizugu azken lanaren berri. Bitartean, izan zuk zeuk ere zeure modua.

lunedì 1 novembre 2010

Amaia by mdbt

Aspaldi harrapatu nahi nuen neskatoa, azkenean Zapatuan izan zen, Zurriolan. Bion arteko oroitzapen batez mintzatzen ari gineneko hirugarren minutuan edo. Bera da, ezagutzen dudalako dakit. Bera da, nire begi puntutik. Plazer hutsa izan da.

giovedì 14 ottobre 2010

Berlusconiri erantzun dio Margherita Hackek

Berlusconik Rosy Bindiri irain egin zion publikoki Urriaren 4ean. Margherita Hack hasarre azaldu da Italiako presidenteak egindako deklarazioen inguruan eta gogor eman dio erantzuna italiako telebista kate batean.

"Sekula ikusi ahal duzu zure aurpegia ispiluan?"- galdetu dio Berlusconiri lehengo eta argi utzi du "Berlusconik lotsa sentitu beharko luke horrelako komentarioak egiten dituenean".

Ezaguna da Margherita Hack Italiako hiritarren artean. Berlusconiren gobernuaren kontrako mugimenduetan parte hartzen du astrofisikaz beste. Irakaskuntza utzi eta gaur egun konferentzia batzuk ematen ditu oraindik ere laurogehitazortzi urterekin. Azkenekoz bere jarraitzaileek Triesteko Savoia ostatuan izan zuten emakume honen profesionaltasunaz gozatzeko aukera. Jarraitzaileez goraino bete zuen  egongela zientzia eta espiritualtasunez hitzegitean (argazkiak www.flickr.com/mdbt webgunean ).

Triesteko Astrofisikariaren deklarazioak youtube-n eskegi dutenetik 30.000 bisita baino gehiago jaso ditu.



martedì 5 ottobre 2010

Harrapatu

Irudiak harrapatzen ditut maiz, mugimenduan aterata ere estatikoak bihurtzen ditut, eta gorde; memorian edo beste euskarriren baten.