Visualizzazione post con etichetta trieste. Mostra tutti i post
Visualizzazione post con etichetta trieste. Mostra tutti i post

sabato 23 ottobre 2010

Unibertsitatea okupatu genuen !

Orain urtebete Triestera heldu eta unibertsitatea okupatuko genueneko parodia egin genuen nik eta orduko gelako ikaskideek. Unibertsitateari diru sarrerak ez mozteko protesta zen gurea...Gelminik egindako legearen aurka.

Urtebete pasa da eta egindako lanak gaurkotasun osoa du oraindik ere. Guk irudikatutakoa egia bihurtu baita gaur.

Aurrera bada, unibertsitate publikoaren alde,

giovedì 14 ottobre 2010

Berlusconiri erantzun dio Margherita Hackek

Berlusconik Rosy Bindiri irain egin zion publikoki Urriaren 4ean. Margherita Hack hasarre azaldu da Italiako presidenteak egindako deklarazioen inguruan eta gogor eman dio erantzuna italiako telebista kate batean.

"Sekula ikusi ahal duzu zure aurpegia ispiluan?"- galdetu dio Berlusconiri lehengo eta argi utzi du "Berlusconik lotsa sentitu beharko luke horrelako komentarioak egiten dituenean".

Ezaguna da Margherita Hack Italiako hiritarren artean. Berlusconiren gobernuaren kontrako mugimenduetan parte hartzen du astrofisikaz beste. Irakaskuntza utzi eta gaur egun konferentzia batzuk ematen ditu oraindik ere laurogehitazortzi urterekin. Azkenekoz bere jarraitzaileek Triesteko Savoia ostatuan izan zuten emakume honen profesionaltasunaz gozatzeko aukera. Jarraitzaileez goraino bete zuen  egongela zientzia eta espiritualtasunez hitzegitean (argazkiak www.flickr.com/mdbt webgunean ).

Triesteko Astrofisikariaren deklarazioak youtube-n eskegi dutenetik 30.000 bisita baino gehiago jaso ditu.