Visualizzazione post con etichetta hiritarra. Mostra tutti i post
Visualizzazione post con etichetta hiritarra. Mostra tutti i post

sabato 23 ottobre 2010

Gatazka kazetaria

Gerra edo hauen bertsio berria, gatazkak. Herrialdeak Pakistan, Afganistan, Iran, Irak, Palestina, Israel, Libano, Yemen, Siria eta India dira besteak beste.
Bertako berriemaile berezi izateko beharrezkoak dittu bizitza asegurua, material bikoizketa eta maleta onak.

Ez da erraza ordea kazetari moduan han ikusten duzun bihotz apurketa guztia erakustea. Saila da batzuetan dokumentuak saltzea eta hori da gatazka-kazetari baten erronka. Informazio ttiki batzuk beste informazio handien atzean lotzea.

Arazo basiko batzuk izen komertziala behar oraindik ere hiritarrek kontsumitu dezaten...

Mikel Ayestaran
ek eman zigun guzti honen berri joan den ostegunean.

domenica 17 ottobre 2010

Noiz sartuko da Iñaki mesengerrean

Orain dela bost bat urte ezagutu nuen unibertsitatean. Gasteiztarra da bera eta ile iluna du. Klasean alboan jarri izan ginen sarritan eta lan bat edo beste ere egin genituen orduan elkarrekin. Hemen garai hartako gure konbersazio tipikoenetako bat:

-baina hori ez da eginbeharrekoa
-ba nik hori ulertu dut, aizu!
-pff…..lana biharko da , ezin dugu denbora galdu


Ikusentzutekotan lizentziatua bera eta ni Publizitatean. Hasarretzen garenetan hala sartzen diogu ziria elkarri, nor baino nork lizentziatura hobea egin duela azaldu nahian.

Azken bi urteetan ez bezala aurten lankide izango dut bera, eta ikaragarri pozik nago. Etxean egotea bezalakoa da sentsazioa, eta ez naiz eitb-ren azken kanpainagatik ari.

Ezinbestean bideotxo hau eskaini nahi izan diot berari, ikus dezan, inoiz erakutsi ez banion ere, bere figuraren garrantzia.

Dirurik gabe ezin funtzionatu

Universitá degli studi di TRIESTE. Orduerdiko etenaldia egin zuten hilaren 14an. Gelmini izeneko unibertsitate erreforma berriari kontra egin nahi diote bertako langile, ikasle zein ikertzaileek. 
Bertan behera utzi zuten guztia goizeko 11'30etatik 12'00tara bitartean eta fisikako fakultatea okupatua dago oraindik. 
Egindako bilkura batean unibertsitateko ikertzaileek gutun bat idatzi diote Francesco Peroni Triesteko unibertsitateko errektoreari. Hark esan du erreforma honek unibertsitatearen historian balio handia izango duela eta gainera unibertsitatearen batasuna eta gobernantza ona erakusten ari direla ekitaldi hauekin.

Datuak egiaztatzeko Triesteko unibertsitateko manifestazioetan parte hartzen ari den ikasle batekin hitzegiteko aukera izan dut eta zera esan dit Hilary De Toni  : "purtroppo all'universita di trieste ci sono dei problemi perché la riforma di cui stanno parlando è quella dell'istruzione fatta dalla Gelmini, che mi sembra che parta da quest'anno e toglierà moltissimi fondi alla ricerca e all'università.. infatti tanti corsi non sono ancora partiti... gli studenti quindi stanno facendo assemblee e manifestazioni contro questa riforma che toglie fondi e in alcuni casi gli studenti stanno facendo occupazione, come nel dipartimento di fisica, che è occupato dagli studenti"
"Peroni non è d'accordo per niente, figurati! credo che nessun rettore delle università pubbliche possa essere d'accordo perché questa è una riforma che danneggia l'università e la pubblica istruzione. la riforma è stata varata dal governo berlusconi , in pratica loro dicono che è una riforma necessaria per eliminare gli "sprechi", mentre in realtà toglie miliardi alla scuola pubblica e ferma completamente le assunzioni. di fatto attualmente diventare insegnante di ruolo nelle scuola è impossibile, perché tutto è bloccato.. quindi si manifesa contro questa riforma e conro il governo che l'ha fatta, ovvero il governo Berlusconi..
ma non ne hai mai sentito parlare? hanno fatto tante manifestazioni e assemblee, anche lo scorso anno...."

Bestalde Gelmini legearen kontrako manifestazioak italiako beste hainbat tokitan ere gertatzen ari dira ia diru sarreretan mozketak ekiditen dituzten eta guztia normaltasunera itzuli.

giovedì 14 ottobre 2010

Berlusconiri erantzun dio Margherita Hackek

Berlusconik Rosy Bindiri irain egin zion publikoki Urriaren 4ean. Margherita Hack hasarre azaldu da Italiako presidenteak egindako deklarazioen inguruan eta gogor eman dio erantzuna italiako telebista kate batean.

"Sekula ikusi ahal duzu zure aurpegia ispiluan?"- galdetu dio Berlusconiri lehengo eta argi utzi du "Berlusconik lotsa sentitu beharko luke horrelako komentarioak egiten dituenean".

Ezaguna da Margherita Hack Italiako hiritarren artean. Berlusconiren gobernuaren kontrako mugimenduetan parte hartzen du astrofisikaz beste. Irakaskuntza utzi eta gaur egun konferentzia batzuk ematen ditu oraindik ere laurogehitazortzi urterekin. Azkenekoz bere jarraitzaileek Triesteko Savoia ostatuan izan zuten emakume honen profesionaltasunaz gozatzeko aukera. Jarraitzaileez goraino bete zuen  egongela zientzia eta espiritualtasunez hitzegitean (argazkiak www.flickr.com/mdbt webgunean ).

Triesteko Astrofisikariaren deklarazioak youtube-n eskegi dutenetik 30.000 bisita baino gehiago jaso ditu.