sabato 19 marzo 2011

Konturatzeko

Hizkuntza bat hiltzeak ez du esan nahi hiztunak ez direla gehiago inoiz mintzatuko, are gehiago ez du esan nahi isilik geratuko direnik betirako.
Hizkuntza bat hiltzen denetan , beste batek ordezkatu duelako izaten da. Eta berehala imaginatzen dittut munduan leku batekoak zabalkundea ospatzen, eremua galdu duten hizkuntzen herrian ekoiztutako sagardoaz edota marmitakoaz.

Bederatzi faktore hartzen ditu kontuan Unescok hizkuntza baten osasuna neurtzerako orduan: trasmisioa, hiztun kopurua, portzentajea, ikasmaterialak, teknologia berriak, hizkuntza politika, erabilera, hiztunen jarrera eta dokumentazioa.

Hizkuntza minoritario batek , ordea, faktore horiek guztiak bere neurrian ditu. Ez hobeak, ez okerragoak. Aberatsagoak bai,askorentzat. Baina produkzioaren araberako hala bizi den eremuagatiko proportzionalak.

Guztira, arriskuan diren munduko hizkuntzak 2.473 dira.

Berria irakurri dudanean poztu egin naiz, hainbeste hizkuntza galzorian badaude orain, noizpait mintzatzeko erabili direlako dira. Kopuruak barruan jo nau. Ez da motza zenbakia.
Bestetik, hori amorrua , hainbeste galzorian daudela jakiteak. Eztakit ingelesezko partikularretara apuntatzearen modak horretan eraginik duen edo horrek gureari bakarrik eragin dion. Eztakit.

Baina ez dut zenbakiekin geratu nahi, hilak zenbatzeko hoitura dugu eta inguruan. Kontatzen badakigula erakusteko edo. Direla indarkeriak jo dittuenak, direla erailketak direla subjetuak edo objetuak zenbaki guztietan dute lekua. Zenbakien tamainua kontuan hartu barik. Saku patatetan lez, guztiarentzat lekua balute bezala.

Euskaragaitk, nire apustua produkzio ezberdinean dago. Eta produzitzen den hori ezberdina izatean. Euskarak behar dituela uste dut eta horretara begira jarri nahi dut buruan ditudan proiektuetan. Hor nire hautua.

p.d. Gurago nuke ordea gastatzen den hizkuntza bat sortzen jakitea. Galtzen garenean guztiok konturatzeko, ez guztiok sufritzeagatik. Konturatzeagatik. Orduan ere ikasiko baitugu beste edozerekin gozatzen.

Nessun commento:

Posta un commento