martedì 30 novembre 2010

C'est prive ; making off

Lorik egin ezin dudanetan, itzarrik izaten naiz eta gauerdia eta gero datozen orduek ideia batzuk oparitu izan dizkidate.
Horixe gertatu zitzaidan lehengoan . Errua sentitu izan dut, biharamuneko loguretan sarri, baina kasu honetan errudun honek ez du damu zantzu izpirik.

Behin ideia edukita gidoia frantsesez idatzi nuen eta ez galdetu zergatik, frantsesez hitzegiten ez dakit eta. Baina hizkuntza bat ikasteko modua iruditu zitzaidan. Beno pisukidea Bordeauxekoa da eta salan jarrita nire ondoan zegoen. Agian eragina izan dezake.

Proiektuak baina publikoa behar zuen izan, guztiona, ez nirea bakarrik. Helburua pribatutasuna kritikatzea baldin bada, nola egin hori proiektu pribatu batekin.
Lan honekin jendearen kontzientzian eragin nahi baldin badut gainera, parte hartuko zuten artisten kontzientzian eragiten hastea zela gakoa pentsatu nuen.

Mugikorreko zerrenda hotzean aurkitu nituen aproposenak. Bustitzen diren horietako lagunak, eta eragin nien laranjei eragiten dieten beste haien zukua edan nahi dudanetan.

Francesca, Alazne, Maria, Gorane, Lur, Landa, Jon, Julen, Zuga eta Mikeli zor diet ideia gauzatzeko prozesua. Zer litzateke bada C'EST PRIVE laburmetraia berau osatu dutenak barik?.
Azpimarratu nahi dut, zapatua zela, goizeko 9:00ak eta tenperatura alturik ez zela Sopelanako hondartzan.

Mila esker :) barru barrutik

p.d: ez nuke guzti honekin gozatuko publikoa ez balitz , eta pribatu izena eman diot. ulertuko duzue zergatik. post-produkzio lanetan gabiltz. eman hilabete eta zuena duzue lana









mercoledì 17 novembre 2010

Karmele & Garikoitz

Entzun. Aspertu egin dira eta internet tartean da.Entzun.

p.d: krisi egoera da, eta ez da kazetaritzari buruzkoa

Ir a descargar

Renoir Prado museoan

Madrilen Renoiren erakusketa ixegita dago. Hau gozamena. Ikasle izanda gainera, 0€ izan da sarreraren prezioa.

Impresionismokoak dira Renoiren lanak. Baina sekulako antzekotasunak ditu Adrian Belokiren ustez Van Gogh margolariarekin, nahiz eta azken honen lanak expresionismo barruan sailkatzen diren.

Gogoko dut pintura arloko mugimenduetaz eztabaidak sortzea, guztiek dute eta ematen zaien izenaren barruan sartzen ez diren lienzoak. Eta barregura ematen dit neri horrek, izan ere, margolari hauek margotu beren erara egiten zuten eta kitto. Beren modura, kontutan hartu barik kubismo, impresionismo, expresionismo, edota realismokoak ete ziren.

p.d: perfekzionismotik badu Renoirek ere zerbait, multzo honen izendapenaren esangura behintzat bai

martedì 16 novembre 2010

Superpop

Lagun gehiegi dittu kazetaritzak, ezta konfidantzazko inor bederen. Zer pentsatua eman dit ordea Javier Candeiraren artikulu batek.

Berriekatik sekula inork ez duela dirurik eman dino. Hau da, konjuntoagatik bai, baina eskela, gehigarri, opari , propaganda eta publizitateagatik. Eta batura hori dira paperezko egunkariak, noski.

Beste aldebatetik begiratuta, konjunto horren saltzeko arrazoia notiziak, berriak dira. Hau da, ez da berriengatik erosten baina berrien izenean eginiko ekintza gisa definitu du mutilak kazetaritzaren paperezko emaitza.

Asko gustatu zait bere hausnarketa.

..Eta Superpop erosten nueneko garaietaz oroitu naiz. Nik ordea ez nuen opariagatik erosten. Etxe azpiko dendaraino pijamatan jeisteagatik, eta baita sobratzen zitzaidanarekin goxokirenbat erosteagatik, edota erosketa horretan nintzena baino nagusiagoa sentitzeagatik izaten zen.

p.d: Alabaina, horiek ere opari txikitxoak ziren, beste erabatekoak, baina jasotzea gustatzen zaizkizun horietakoak. Opariak finean hauek ere.

lunedì 15 novembre 2010

Baina

Aurrekoan hitzegin nizuen Wikileaksi buruz, baina oraingoan berriz nator, nahasketari buelta pare bat gehiago ematera. Interneteko saltsak behin baino gehiagotan nahastu behar dira, badakizue. Errezeta ez dakigu eta oraindik ondo...

Kazetaritzarako lehengaia edota gailua aurkitzen dugu webgune honetan. Izan ere esan ohi da wikileaks kazetaritza ez dela, hau da dokumentu behatzaileak baizik. Kazetaritza behin informazio iturriak edukita egiten dena da eta ez informazio iturriak era soilean ulertuta.

Malaya operazioa esaterako, non aterako genuke? El Mundo egunkarian ala Wikileaksen? Baina orduan zer du kazetaritzatik wiki-iskanbilak kazetaritzak erakutsi nahi ez duenetik ere zertxobait baldin badu? Baina eta orain?

Baina kontsumitzen du jendeak mugimendu berri hau, hoixe baietz, batez ere preziorik ez duelako eta horrek sinisgarritasuna gogortu egiten du gainera.



p.d: BAINA larregi ditu artikuluak. Batez ere bukaera aldera. Internetek kazetaritzari horixe eman diolako sartu ditut, batez ere testuaren azkenean. BAINA horiek azken denboraldikoak direlako. Eta kazetaritzaren azalean jarri zintezen, BAINAz inguratua. Ez da erosoa sentsazioa ezta?

Gizarte itxura kazetaritzak

Madrilen harrapatu dut asteburuan Martin Antxia. Aspaldi elkar gozatu gabe, ardotxo bat edan genuen alkarri bizitzak kontatzeko. Gure bizitza pribatuko kontuetaz hasi baginen ere kazetaritzaren egungo norantzaz hitzegiten amaitu genuen ; Bilbo Visiónek Iñaki Perurenari egindako elkarrizketa aitzakia hartuta.

Hemen gure solasaldi zatitxo bat, editatu gabe gainera.

p.d: hartu zuek ere ardotxo bat kazetaritzaz mintzatuaz, behar dittu eta batzuk...

Salto by mdbt

La Caixa Forum, Madril. Azaroak 13, Zapatua. Pradon lapurtutako inpresionismoaren erabilera kalean. Pintzela kamaraz ordezkatuaz. 

martedì 9 novembre 2010

Publikotasuna

Gobernuari kalte egiten dio, bistan da, prentsa askatasunak. Orain arte prentsa tradizionalera ohituak geunden. Kontrolatzeko arazorik ez zuten. Internet santu honekin ,ordea, gero eta santu gutxiago gelditzen ari dira gobernuko listetan.

Horixe duzue Wikileaks; iskanbilen webgunea. Bertan bost dira jakin dudanez langile fijoak, baina beste 800 dabiltza boluntario lanetan.

Sariak ere jaso dituzte The Economist eta Amnistía Internationalen aldetik. Zerbait esan nahi du horrek, eta eztakit zer oso ondo.

Gobernua eta Wikileaks ordea ez dira bateragarriak. Batak edo besteak hil beharra du eta hala gertatuko da etorkizun ttikian. Amerikanoen pelikulak ongi bukatu ohi dira, eta ia gai honetan ere ohitura hori mantentzen duten.

Julian Assange da Wikileaksen arduraduna eta nik hemendik besarkada bat bidali nahi diot mundu honen alde ustela erakusteko atrebentziagatik.

Baina gaixorik gaude. Jendeak arduratuta segitzen du Wikileaksen hedakuntzagatik eta ez bertan ikusten dugunagatik. Eta sarraskien publikotasunaren beldur dira , horren berri jakitearen beldur. Sarraskia ,ekintza bera soila, eta horren existentziaz arduratu beharrean.

Baina betiko eztabaidara bueltatu nahi dut, ez nau eta etikak bezain beste aspertzen. Multimediakomunikaziorantz goazen honetan, kazetaritza ahal da zure ustez Wikileaksek egiten duena? Spot.us-ek egiten duena, baietz, kazetaritza zela adostu genuen. Zein da orduan diferentzia?



p.d: txikitatik ikasi izan dut erakusten ez dena zerbait gordetzeko dela, eta zuk?

lunedì 8 novembre 2010

Utzi hazten!

Kazetaritza galduta omen dagoela, edota edozein dela gaur kazetaria bezelako eztabaidak blogek abiarazi dutela esango nuke nik. Blogek eta sareko informazio ugaritasunak eta horien berridazketek (batez ere azken honek).

Orotariokoak dira ordea blogak. Ziberegunkarietako blogetan profesionalak aurkitzen ditugu maiz, ez zehazki ziberegunkari horretako langileak, baina zera komunikazio munduko profesionalak.
Hauek aktualitateari egiten diote kritika, onak izan ohi direnek gainera hartueman handia lortu izan dute beraien ziberirakurleekin. Eta azken hau blogen helburuetariko baten gisa aurkeztu gura nuke (erronka ez da batere erraxa gainera...).

Blogek ordea, informazio almazen gisara ere funtzionatu ohi dute. Baina erabilera hau ez dut biziki atsegin pertsonalki. Gauzak esateagatik esatea bezalakoa da hori niretzat, eta horretarako hobe buruan edo disko gogorrean gorde.
Bestalde, ez dut uste inor kazetari denik bloga izanagatik. Idazkera publiko guztiak ez dira kazetaritza, txo!

Argazkiak, bideoak, beste zibergune batzuetarako loturak dira nire ustetan blogen arrakasta. Hori eta erabiltzaile ezberedinen arteko harremanak. Klase ezberdina, interes berdina, adiskidetasun zailak eta kilometroen distantziak gainditzen ditu bitakora birtualak.

Pentsakera batek ez du beti artikulu forma hartu beharrik eta hori da ikastea falta zaiguna. Esateko dugun hori euskarri egokienean jarri behar dugu sarean ere. Hortxe erronka!
Berba egiten dugunean bezala, tonua aukeratzen duguneko garrantzian. Batzuetan aski da bati komentario gisa uztea esateko zenuena, edo argazki batean edo eta esteka batean jada aspaldi egin zenuen artikulu bateri itsatsita.
Utzi irudimenari tartea; utzi hazten sareari, eta sortzen.


p.d. sinonimo gisa ulertzen ditut irudimena eta multimedia gaur

domenica 7 novembre 2010

spot.us

Kazetaritzan internetetik dirua ateratze honi aukera bat ematen dio webguneak. 
Gaurkotasuna baino , berehalakotasuna galdu dezake alternatiba honetan informazioak. 

Funtzionatzen du, ordea, eta aurrera doa. Bertan kazetariek lana egiten dute eta beren proiektuei prezio bat jarri martxan hasi aurretik. Hala, irakurleek, interesa baldin badute, gura duten ingresua egin eta kupoa beteta dagoenean ikerketa kazetaritza lana burutzen da , hori bai, mundu guztiaren eskura dago emaitza. 

spot.us-etik jaso dudan sentsazioa zera da, 
  • Jendea prest dagoela kazetaritza lana ordaintzeko, ogibide honen profesionaltasunean sinisten duelako
  • Irakurlea pertsonaia aktiboa da modu honetan ere, informazioa eskatu eta horren inguruan hitzegin dezake
  • Kazetaritzaren kalitateak axola du hiritarrarengan
  • Berealakotasuna ez da kazetaritzaren ezaugarri handiena
  • Kazetaritza ona errentagarria da
  • Mezenasgoak badira oraindik ere. Egiten diren kazetaritza ikerketekin hain lotuta egon barik ere, jentea ordaintzeko prest dago. Bakar bakarrik kazetaritza on bat egon dadin.


Euskerazko bertsio bat abian jarri beharko genuke, zer dinozue?

Gernika by Lena Gieseke

New Yorkeko artista da Lena Gieseke. Picassoren GERNIKA (1937) lanera hurbildu nahi gaitu, infografia digitala menperatuta eta 3dimentsiotan aurkeztutako maisu lan honekin. Eskerrak berari behintzat bururatu zaion lienzo ezagun honetako detaileek garrantzia izan dezaketela

mercoledì 3 novembre 2010

Amalur

Alde egin zuen trapu zaharrak hartuta seguruenik, eta kantosoena buruan lotuta gainera, seguru. Italiako azken zaporean glamour pixka batekin desio izan nion zetorkiona, baina hura ere, beste era batera ezin eta geure erara egin genuen Ljubljanako antzoki zaharrenean. Zaharrak atsegin ditu: etxekoak, sukaldeko trapuak, arropak, lagunak eta sardinak.

Biok botatzen dugu faltan, zuk eta nik. Edo faltan bota baino berakin egon nahi dugu, ezta baietz?. Eta ni zeure aldean ez naiz ezer, baina txikia handi egiten dakielako sentitzen dut mezutxo bat bidaltzeko gogoa.

Guztia Bilbon hasi zen, nik zer dakit nola. Bada karneteko argazki bat ateratzeko kamiseta txuria nuen eta ni azalez hain zuria izaki ba bere beroki berdea eskatu nion zintzo eta lotsa pixkatekin atera zitekeen momia aurpegia ekidin nahian.

Zatar zatarra atera nintzan gainera iruditan, eta berak barretxoaz oraindik: ai ze guapa! Ze amorrua. Sentituko zenuen zuk ere noizpait bere bihurrikeria hori, zera badakizula zertaz ari naizen ezta?

Eta gero hasi ginen, gure gastronomiarekiko zaletasunaz restaurante mexikanoak dastatzen eta italiarrak gero, karaokeak tarteko, hegazkineko bileteak erosi arte.

Kontradiktorioak, beno, horrekin ez larritu, beti izan gara eta. Mila aldiz egin genuen banatuko ez gineneko promesa eta azken aldian elkarren artean ditugun kilometroak 10.000 badira, gutxi dira.

Betozko ere deitu izan diot askotan baina nire barrura, hau da, ozenki esan barik. Serio serio etortzen zenetan eskoletara. Bereala, ordea, patata tortila bokadiloaren puxketa bat oparitzen zidanetan nire buruari esaten nion beregatik pentsatu nituen zatarkeria guztiak momentuko berotasunagatik zirela eta ez benetan sentitzen nituelako.

Baina nik ez dut patata tortila bokaten inbitazioekatik maite, ez larritu. Abrigo berdea utzi zidalako maite dut.

Letxuga koloredun berokia ez da edozer gauza. Argazkitan agertzen da.

Zuk eztakit nola egiten duzun, baina nik letxuga berde entsalada prestatzen dut maiz , kolorearengatik.

Berak ,ordea, lau plater ditu etxean bazkarietarako. Eta nire mugikorrak gaur ez du doinurik. Laster izango da badakit hori. Itxaron, itxaron dezake edozeinek. Itxaronaldi espresiboak badira batez ere.

Gauzak gaur ez dira etorkizuna, gaurko gozamena ez da bere iritsiera. Gaurko disfrutea berak helarazten diguna da.


p.d: gonbidatuak lau direnetan ere Martak bere platerrari bi sardeska jartzen dizkio

112 Kazetaritza

Kazetaritza krisi egoeran ei dago. Edo gaixorik... eta hala bada, ezbeharraren izena "internet" da.

Industria aroko eskema guztiak apurtu ditu internetek, ekonomiari ere beste ikuspegi bat eman dio gainera. Eta orain, nola atera dirua internetetik kazetaritzarako?


Egunkariak irakurtzen ditugu interneten. Dela ziberegunkarietan dela twitter.com erabiliaz, gure tonua aurkitzen dugu eta azken honetan. Eta oraindik ez da inor arduratu, kazetariok baino (eta ez naiz kazetaria baina sentitzen naiz batzuetan).

Industria aroko ekonomiak murriztasunean eta produkzioko kostu altuetan du oinarria. Produktuaren kalitatea eta bezeroarenganako moldakuntza margen batera geratzen direlarik.

Masak sortu izan dira orain arte, masei jaten ematea homogeneoa eta ondorioz merkea delako.
Ez da kazetaritza egiteko modu onena izan, baina industria aroko helburu komertzialekin bat egiten zuen modu bakarra bai.

Zer hobeagorik, bestelan, pertsonaia ezagun baten hilketa baino emaitza ekonomiko on batzuk lortzeko?

Baina internet du orain kazetaritzak. Eta eztanda informatibo galanta dugu etxean, informazioa barra barra. Industria aroa bukatu dela dirudi...edo oinarria jada ez dago informazio murriztasunean behintzat, ezta produkzio homogeneoan.

Edonork produzitzen du informazioa, edonor ei da kazetari; bere modura. Kazetaritza bir definitu behar dugu, gaixotasuna (internet) gaindiezina bada berarekin bizitzen ikasi behar dugu.

Errentagarritasuna aurkitu behar dugu komunikabideetarako. Hauek egiten duten produktua zalantzan jarri barik, egiten ditugun produktuak aldatu barik (Produktu hauei garrantiza eztabaida ezina ematen dietelako nik neuk pertsonalki).

Batzuetan pentsatu izan dut interneta jokua besterik ez dela, jokua sekulan errenta izan ez delako!(...)

Asmatuko dugu zerbait?

lunedì 1 novembre 2010

Beldurrezko zinemaren XXI. astea

Zinemaldia da Victoria Eugenia antzokian (Donostia), Julia Robertsik gabekoa.
Beldurra eta fantasia dira gonbidatu nagusiak eta gu barruraino sartu ginen gotikoak izan barik.
Jaialdiari ez diote publizitate masiborik egin baina niri bost. Eta agian horregatik joan naiz bertaraino. Egia esan, lagun min batek egindako gomendioa bezalako kanpainarik ez dago. Eta bide batez, datorren bideotxo hau nik zuri egindako gomendioa.

Amaia by mdbt

Aspaldi harrapatu nahi nuen neskatoa, azkenean Zapatuan izan zen, Zurriolan. Bion arteko oroitzapen batez mintzatzen ari gineneko hirugarren minutuan edo. Bera da, ezagutzen dudalako dakit. Bera da, nire begi puntutik. Plazer hutsa izan da.