martedì 30 novembre 2010

C'est prive ; making off

Lorik egin ezin dudanetan, itzarrik izaten naiz eta gauerdia eta gero datozen orduek ideia batzuk oparitu izan dizkidate.
Horixe gertatu zitzaidan lehengoan . Errua sentitu izan dut, biharamuneko loguretan sarri, baina kasu honetan errudun honek ez du damu zantzu izpirik.

Behin ideia edukita gidoia frantsesez idatzi nuen eta ez galdetu zergatik, frantsesez hitzegiten ez dakit eta. Baina hizkuntza bat ikasteko modua iruditu zitzaidan. Beno pisukidea Bordeauxekoa da eta salan jarrita nire ondoan zegoen. Agian eragina izan dezake.

Proiektuak baina publikoa behar zuen izan, guztiona, ez nirea bakarrik. Helburua pribatutasuna kritikatzea baldin bada, nola egin hori proiektu pribatu batekin.
Lan honekin jendearen kontzientzian eragin nahi baldin badut gainera, parte hartuko zuten artisten kontzientzian eragiten hastea zela gakoa pentsatu nuen.

Mugikorreko zerrenda hotzean aurkitu nituen aproposenak. Bustitzen diren horietako lagunak, eta eragin nien laranjei eragiten dieten beste haien zukua edan nahi dudanetan.

Francesca, Alazne, Maria, Gorane, Lur, Landa, Jon, Julen, Zuga eta Mikeli zor diet ideia gauzatzeko prozesua. Zer litzateke bada C'EST PRIVE laburmetraia berau osatu dutenak barik?.
Azpimarratu nahi dut, zapatua zela, goizeko 9:00ak eta tenperatura alturik ez zela Sopelanako hondartzan.

Mila esker :) barru barrutik

p.d: ez nuke guzti honekin gozatuko publikoa ez balitz , eta pribatu izena eman diot. ulertuko duzue zergatik. post-produkzio lanetan gabiltz. eman hilabete eta zuena duzue lana









3 commenti:

  1. ooohhh!!! ia zelan urteten dan! ezta ixango gogo faltiaaitxik! zuk txilijo ein? ba orduan niaz ez zara eon rodaje baten jajajaja

    RispondiElimina
  2. ;) zuga....han nerbiosien ni ninguen e! ai ama....nik gau hartan ezta begixak be ez nittuen itxi! dirua, izarak, inprimatzeko, gidoia, eskema......baina merezi duen horietako gaba izan zan, goizeko 8tan etxetik atera eta gozatzen hasteko! zuekin gainera.. ;) ezer hobeagorik?

    RispondiElimina