lunedì 8 novembre 2010

Utzi hazten!

Kazetaritza galduta omen dagoela, edota edozein dela gaur kazetaria bezelako eztabaidak blogek abiarazi dutela esango nuke nik. Blogek eta sareko informazio ugaritasunak eta horien berridazketek (batez ere azken honek).

Orotariokoak dira ordea blogak. Ziberegunkarietako blogetan profesionalak aurkitzen ditugu maiz, ez zehazki ziberegunkari horretako langileak, baina zera komunikazio munduko profesionalak.
Hauek aktualitateari egiten diote kritika, onak izan ohi direnek gainera hartueman handia lortu izan dute beraien ziberirakurleekin. Eta azken hau blogen helburuetariko baten gisa aurkeztu gura nuke (erronka ez da batere erraxa gainera...).

Blogek ordea, informazio almazen gisara ere funtzionatu ohi dute. Baina erabilera hau ez dut biziki atsegin pertsonalki. Gauzak esateagatik esatea bezalakoa da hori niretzat, eta horretarako hobe buruan edo disko gogorrean gorde.
Bestalde, ez dut uste inor kazetari denik bloga izanagatik. Idazkera publiko guztiak ez dira kazetaritza, txo!

Argazkiak, bideoak, beste zibergune batzuetarako loturak dira nire ustetan blogen arrakasta. Hori eta erabiltzaile ezberedinen arteko harremanak. Klase ezberdina, interes berdina, adiskidetasun zailak eta kilometroen distantziak gainditzen ditu bitakora birtualak.

Pentsakera batek ez du beti artikulu forma hartu beharrik eta hori da ikastea falta zaiguna. Esateko dugun hori euskarri egokienean jarri behar dugu sarean ere. Hortxe erronka!
Berba egiten dugunean bezala, tonua aukeratzen duguneko garrantzian. Batzuetan aski da bati komentario gisa uztea esateko zenuena, edo argazki batean edo eta esteka batean jada aspaldi egin zenuen artikulu bateri itsatsita.
Utzi irudimenari tartea; utzi hazten sareari, eta sortzen.


p.d. sinonimo gisa ulertzen ditut irudimena eta multimedia gaur

Nessun commento:

Posta un commento