martedì 9 novembre 2010

Publikotasuna

Gobernuari kalte egiten dio, bistan da, prentsa askatasunak. Orain arte prentsa tradizionalera ohituak geunden. Kontrolatzeko arazorik ez zuten. Internet santu honekin ,ordea, gero eta santu gutxiago gelditzen ari dira gobernuko listetan.

Horixe duzue Wikileaks; iskanbilen webgunea. Bertan bost dira jakin dudanez langile fijoak, baina beste 800 dabiltza boluntario lanetan.

Sariak ere jaso dituzte The Economist eta Amnistía Internationalen aldetik. Zerbait esan nahi du horrek, eta eztakit zer oso ondo.

Gobernua eta Wikileaks ordea ez dira bateragarriak. Batak edo besteak hil beharra du eta hala gertatuko da etorkizun ttikian. Amerikanoen pelikulak ongi bukatu ohi dira, eta ia gai honetan ere ohitura hori mantentzen duten.

Julian Assange da Wikileaksen arduraduna eta nik hemendik besarkada bat bidali nahi diot mundu honen alde ustela erakusteko atrebentziagatik.

Baina gaixorik gaude. Jendeak arduratuta segitzen du Wikileaksen hedakuntzagatik eta ez bertan ikusten dugunagatik. Eta sarraskien publikotasunaren beldur dira , horren berri jakitearen beldur. Sarraskia ,ekintza bera soila, eta horren existentziaz arduratu beharrean.

Baina betiko eztabaidara bueltatu nahi dut, ez nau eta etikak bezain beste aspertzen. Multimediakomunikaziorantz goazen honetan, kazetaritza ahal da zure ustez Wikileaksek egiten duena? Spot.us-ek egiten duena, baietz, kazetaritza zela adostu genuen. Zein da orduan diferentzia?



p.d: txikitatik ikasi izan dut erakusten ez dena zerbait gordetzeko dela, eta zuk?

1 commento:

  1. irakurle, egin kontu bat blogspoten, hala eztabaidak luzatu ahal ditugu, animatu! eta eskatu...eskatzeko dittuzunak! :)

    RispondiElimina