mercoledì 3 novembre 2010

112 Kazetaritza

Kazetaritza krisi egoeran ei dago. Edo gaixorik... eta hala bada, ezbeharraren izena "internet" da.

Industria aroko eskema guztiak apurtu ditu internetek, ekonomiari ere beste ikuspegi bat eman dio gainera. Eta orain, nola atera dirua internetetik kazetaritzarako?


Egunkariak irakurtzen ditugu interneten. Dela ziberegunkarietan dela twitter.com erabiliaz, gure tonua aurkitzen dugu eta azken honetan. Eta oraindik ez da inor arduratu, kazetariok baino (eta ez naiz kazetaria baina sentitzen naiz batzuetan).

Industria aroko ekonomiak murriztasunean eta produkzioko kostu altuetan du oinarria. Produktuaren kalitatea eta bezeroarenganako moldakuntza margen batera geratzen direlarik.

Masak sortu izan dira orain arte, masei jaten ematea homogeneoa eta ondorioz merkea delako.
Ez da kazetaritza egiteko modu onena izan, baina industria aroko helburu komertzialekin bat egiten zuen modu bakarra bai.

Zer hobeagorik, bestelan, pertsonaia ezagun baten hilketa baino emaitza ekonomiko on batzuk lortzeko?

Baina internet du orain kazetaritzak. Eta eztanda informatibo galanta dugu etxean, informazioa barra barra. Industria aroa bukatu dela dirudi...edo oinarria jada ez dago informazio murriztasunean behintzat, ezta produkzio homogeneoan.

Edonork produzitzen du informazioa, edonor ei da kazetari; bere modura. Kazetaritza bir definitu behar dugu, gaixotasuna (internet) gaindiezina bada berarekin bizitzen ikasi behar dugu.

Errentagarritasuna aurkitu behar dugu komunikabideetarako. Hauek egiten duten produktua zalantzan jarri barik, egiten ditugun produktuak aldatu barik (Produktu hauei garrantiza eztabaida ezina ematen dietelako nik neuk pertsonalki).

Batzuetan pentsatu izan dut interneta jokua besterik ez dela, jokua sekulan errenta izan ez delako!(...)

Asmatuko dugu zerbait?

3 commenti:

  1. Etorkizuneko kazetari bezala, oso argi ikusten dut Internet ofiziorako mehatxu bezala ikusi beharrean aukera berri askorako eta innobaziorako atea bezala hartu beharko genukeela.

    Kaztetaritzak autobirziklatzen ikasi beharra dauka, informazio masifikazioaren errekan itotzea nahi baldin ez badu!!

    Muxu baatt

    RispondiElimina
  2. Questo commento è stato eliminato dall'autore.

    RispondiElimina
  3. baina kazetaritzak dohainekoa izan behar du hirtiarrarentzat? internetekin horretara goaz eta krisia handitzen ari da...

    interneta aukera berria da kazetaritzarentzat baina aukerak uztartu behar dira, modu berriak asmatu behar dira kazetaritza profesio bezala eusteko behintzat!

    musika espirituala eta pentsatzera!

    RispondiElimina