mercoledì 3 novembre 2010

Amalur

Alde egin zuen trapu zaharrak hartuta seguruenik, eta kantosoena buruan lotuta gainera, seguru. Italiako azken zaporean glamour pixka batekin desio izan nion zetorkiona, baina hura ere, beste era batera ezin eta geure erara egin genuen Ljubljanako antzoki zaharrenean. Zaharrak atsegin ditu: etxekoak, sukaldeko trapuak, arropak, lagunak eta sardinak.

Biok botatzen dugu faltan, zuk eta nik. Edo faltan bota baino berakin egon nahi dugu, ezta baietz?. Eta ni zeure aldean ez naiz ezer, baina txikia handi egiten dakielako sentitzen dut mezutxo bat bidaltzeko gogoa.

Guztia Bilbon hasi zen, nik zer dakit nola. Bada karneteko argazki bat ateratzeko kamiseta txuria nuen eta ni azalez hain zuria izaki ba bere beroki berdea eskatu nion zintzo eta lotsa pixkatekin atera zitekeen momia aurpegia ekidin nahian.

Zatar zatarra atera nintzan gainera iruditan, eta berak barretxoaz oraindik: ai ze guapa! Ze amorrua. Sentituko zenuen zuk ere noizpait bere bihurrikeria hori, zera badakizula zertaz ari naizen ezta?

Eta gero hasi ginen, gure gastronomiarekiko zaletasunaz restaurante mexikanoak dastatzen eta italiarrak gero, karaokeak tarteko, hegazkineko bileteak erosi arte.

Kontradiktorioak, beno, horrekin ez larritu, beti izan gara eta. Mila aldiz egin genuen banatuko ez gineneko promesa eta azken aldian elkarren artean ditugun kilometroak 10.000 badira, gutxi dira.

Betozko ere deitu izan diot askotan baina nire barrura, hau da, ozenki esan barik. Serio serio etortzen zenetan eskoletara. Bereala, ordea, patata tortila bokadiloaren puxketa bat oparitzen zidanetan nire buruari esaten nion beregatik pentsatu nituen zatarkeria guztiak momentuko berotasunagatik zirela eta ez benetan sentitzen nituelako.

Baina nik ez dut patata tortila bokaten inbitazioekatik maite, ez larritu. Abrigo berdea utzi zidalako maite dut.

Letxuga koloredun berokia ez da edozer gauza. Argazkitan agertzen da.

Zuk eztakit nola egiten duzun, baina nik letxuga berde entsalada prestatzen dut maiz , kolorearengatik.

Berak ,ordea, lau plater ditu etxean bazkarietarako. Eta nire mugikorrak gaur ez du doinurik. Laster izango da badakit hori. Itxaron, itxaron dezake edozeinek. Itxaronaldi espresiboak badira batez ere.

Gauzak gaur ez dira etorkizuna, gaurko gozamena ez da bere iritsiera. Gaurko disfrutea berak helarazten diguna da.


p.d: gonbidatuak lau direnetan ere Martak bere platerrari bi sardeska jartzen dizkio

4 commenti:

  1. Letxuga koloreko berokiak ez dira edozein gauza.

    Baina patata tortila kolorekoak ere eder dira, ez duzu uste?

    Istorio polita!

    RispondiElimina
  2. bai eta gainera praka bakeroekin konbinatzen dute!

    RispondiElimina
  3. milla gauza irakurri, ikusi, bizi.. nahi dienetan gertuna daona uzten da batzutan. ez det bloga denboraz irakurtzeko denbora hartu baina pare bat ikusi eman nizkion etorri aurretik.. aialak testua erakutsi zitenen hunkitu ez, ez dakit nola deskribatu, barruraño iritsi eta mila oroitzapen iritsi zitzaizkiten.
    baño gaur berriro irakurri eta kuaderno batean kopiatzean oroitzapen horietaz gain zu aurkitu zaitut, eta agian baita ni ere (nik nere burua maite detena baño gehiago maite nauten begi batzuetatik begiratuta). eta konturatu naiz gauza materialak gustoko ez ditutela askotan errepikatu izan badet ere, zenbateko garrantzia duten batzuetan: nola geratzen diren gure memorian, nola gogoratu ditzakegun milla istoria beraiei esker, zenbateko balio sinbolikoa izan dezkaten.. eta letsuga koloreko beroki hori gabonak hastear ikastolak sahararen alden antolatzen duen merkatu txikira eman izan ez banu zuri oparituko nizuke, karaoke, tortilla patata, eroskiko inkesta, mobileko argazki, rasta, museoko antzerki, san migelera eskursioak eta beste horiek guztiak gogora ditzazun. gogoratzeko modukoak dira eta!!
    baina ez larritu! aurkituko degu zapi zahar, zapatila, bufanda edo txapel berriren bat hemendik aurreragokoak biltzeko! eta zure azal txuria azpimarratzen badute hobeto! konturatuko zea ta horrek egiten dizula hain eder!!
    badakizu nik zer daukaten kartapazioan munduan barrena bueltaka? urrea balio duen kolore gorri dun margo bat. bertan esaten duenaren arabera grisa disimulatu, beltza aldatu edo edozerri nere ukitua emateko balio du. baina nik uste zure ukitua izaten dela alaitasun hori.. ;)

    RispondiElimina
  4. marta segi pista beroki berdeari zerbait berezia izan behar du alboan derrigorrez! gipuzkoatik atera dela uste duzu edo hor inguruan dabil? fijatuko naiz kaleetan..

    RispondiElimina