mercoledì 2 marzo 2011

Web orrietarako idazketa hala idazkera

Ezkerrean eta goian fisikoki testua. Ezkerrean baita ere esaldietako funtsa esaldien barruan. Testu laburrak, hala esaldiak. Objetiboki eraikitako idazketa eta argia.

Guillermo Francoren izenean idatzitako Cómo escribir para la web liburutik atera ditut klabeak. Behar nituelako, eta interesgarri zaizkizulako, ziur naiz, zuri ere.

Ez da berdina fisikoki bere masa baduen testu bat eraikitzea edo weberako idaztea. Webak bere bereizgarriak baldin baditu (hipertestuak, loturak, azkartasuna, intraktibitatea, multimediatasuna...) bertako testuak bereizgarritasun hauek barneratu behar ditu.

Weberako idazten dugunean ez dira gauzak errepikatu behar. Errepikatu ordez, eman lotura bat, gura duzun horretara; orrialdean bertara edo beste batera ere izan daiteke.
Kazetaritza tradizionalean, sarrerak izenburuko informazioa hartzen bazuen, eta garapenak izenburu eta sarrerako informazioa ere errepikatu egiten bazuen, hau ez da webean gertatzen. Edo honek, behintzat, ez du weberako balio.

Labur idazteak eta argi idazteak ez dute esan nahi informazioa osorik ematen ez denik. Esan ez bezala, interneten testu luze asko irakurtzen dira baina hauek geruzatan aurkezten dira testu bloke oso batean beharrean (euskarri fisikoetan gertatuko litzatekeen bezala).

Informazioa antolatzeak berebiziko garrantzia du. Horretarako oso erabilgarriak dira azpi-izenburuak edota beltzez tindatutako hitzak. Zergatik? Bada sarean gabiltzanean begiekin ezker eskuin eta gora eta behera informazioa errepasatu egiten dugulako gain-gainetik , jada mentalizatuak gaudelako , zerbait interesgarria baldin bada horrek argi laranja piztua edukiko duela.

Beraz, eman informazio interesgarriena hasieratik. Puntuka eta ongi egituratua gaia traketsa baldin bada. Geruzatzeko aukera hau bikaina da horretarako, gauza astunak arintzeko alegia.

Ez ahaztu ordea zein den zure testuaren helburua, zeren eta eleberri bat idatzi gura baduzu, eta informazio garrantzitsu guztia hasieran eman.......agur!

p.d. Sareko hedabideek zer ikasi badutela uste dut. Errepikapenak asko ematen dira oraindik ere. Batzutan pentsatzen dut lotura beste orrialdeetara ez eramateagatik dela. Beraiek jaso ditzaten bisita gehien. Izan ere bisita kopuruak garrantzia handia du birtualkeria kontuetan

Nessun commento:

Posta un commento