Ezkerrean eta goian fisikoki testua. Ezkerrean baita ere esaldietako funtsa esaldien barruan. Testu laburrak, hala esaldiak. Objetiboki eraikitako idazketa eta argia.
Guillermo Francoren izenean idatzitako Cómo escribir para la web liburutik atera ditut klabeak. Behar nituelako, eta interesgarri zaizkizulako, ziur naiz, zuri ere.
Ez da berdina fisikoki bere masa baduen testu bat eraikitzea edo weberako idaztea. Webak bere bereizgarriak baldin baditu (hipertestuak, loturak, azkartasuna, intraktibitatea, multimediatasuna...) bertako testuak bereizgarritasun hauek barneratu behar ditu.
Weberako idazten dugunean ez dira gauzak errepikatu behar. Errepikatu ordez, eman lotura bat, gura duzun horretara; orrialdean bertara edo beste batera ere izan daiteke.
Kazetaritza tradizionalean, sarrerak izenburuko informazioa hartzen bazuen, eta garapenak izenburu eta sarrerako informazioa ere errepikatu egiten bazuen, hau ez da webean gertatzen. Edo honek, behintzat, ez du weberako balio.
Labur idazteak eta argi idazteak ez dute esan nahi informazioa osorik ematen ez denik. Esan ez bezala, interneten testu luze asko irakurtzen dira baina hauek geruzatan aurkezten dira testu bloke oso batean beharrean (euskarri fisikoetan gertatuko litzatekeen bezala).
Informazioa antolatzeak berebiziko garrantzia du. Horretarako oso erabilgarriak dira azpi-izenburuak edota beltzez tindatutako hitzak. Zergatik? Bada sarean gabiltzanean begiekin ezker eskuin eta gora eta behera informazioa errepasatu egiten dugulako gain-gainetik , jada mentalizatuak gaudelako , zerbait interesgarria baldin bada horrek argi laranja piztua edukiko duela.
Beraz, eman informazio interesgarriena hasieratik. Puntuka eta ongi egituratua gaia traketsa baldin bada. Geruzatzeko aukera hau bikaina da horretarako, gauza astunak arintzeko alegia.
Ez ahaztu ordea zein den zure testuaren helburua, zeren eta eleberri bat idatzi gura baduzu, eta informazio garrantzitsu guztia hasieran eman.......agur!
p.d. Sareko hedabideek zer ikasi badutela uste dut. Errepikapenak asko ematen dira oraindik ere. Batzutan pentsatzen dut lotura beste orrialdeetara ez eramateagatik dela. Beraiek jaso ditzaten bisita gehien. Izan ere bisita kopuruak garrantzia handia du birtualkeria kontuetan
Visualizzazione post con etichetta multimedia komunikazioa masterra. Mostra tutti i post

mercoledì 2 marzo 2011
domenica 30 gennaio 2011
Profesionalkeriak
Unescoko Dame Un Minuto de Agua premiazio ekitaldian izan nintzen ostiralean. Jende profesionala bai, baina gala ez zen batere profesionala izan. Entsegu falta somatu nuen, izen handia edukitzeak bermatzen ez duen bikaintasuna. Izendatu gabe gelditu ziren finalista batzuk, ordenagailuak izan zuen zotin batean.
Lagun bati hotsegin diot arrastian, hau idazten jarri aurretik. Zoriontzeko deitu ere eta esan dit Diplomatura ekitaldia lotsagarria izan zela Ostiralean , Euskalduna Jauregian. Familia, erropa berri edo are okerragoa dena ilusioz beteta diploma jasotzera joandako hiru lagun izendatu gabe gelditu zirelako. Eta azterketa guztiak egindakoak ziren beste guztien pare.
Greba egin genuen Ostegunean, izen handi batzuk hartutako erabakiei aurre egiteko. Eskubideak aldarrikatzeko. Herria lau izen handiren kontra. Miloiak erabaki bakarraren aurka.
De la Iglesiak dimititu egingo du. Herriatarron babesetik ez duelako ezer Sinde legeak. Eraiki dugun birtualkeriatik ez behintzat, zentzua kentzen baitio.
Maite dut zinema zuzendaria bera, baina hala ere uste dut hartutako erabakia ez dela inteligenteena. Eta esan diot gainera, esan beharra nuelako, twitterretik.
Gogoeta hauekin konturatzen naiz, eta zoriontsu egiten nau gainera, herritarra izen handien pare jartzen dela. Herria bera, hitza, izen handia dela.
Profesionalkeria bereganatutakoan izen handia eman eta ttikia ez ikusteak duen gaitza. Entseguak egiteari uztea, bere tamainakotan bakarrik pentsatzea. Euskaraz ahaztutzea, bapatean , ez omen duelako balio mundu englishatuarentzako.
Baina izen handiak hor dira, maite dittugun konnotazioak derrigortuta bereganatzen dittuztelako. Solidarioak, ongizatezkoak, bikaintasunerazkoak ei dira. Profesionalkeria diplomatikoa da.
p.d. herriak dittuen profesionalen mailako profesionalak balitu profesionalkeriak

Hikea
EITBren hizkuntza-ezagutza kudeatzeko aplikazioa da HIKEA.
Kontsultatu nahi duzun hitza bertan idatzi eta bilaketa hasten da. Izen geografikoak, artelanen izenak (itzuli baldin badira) , lagunarteko forma hobetsiak, esamoldeak, biologia arloko hizkuntza zientifikoagoa duten fitxak ere batzen dira hiztegi bilaketan.
Hala ere, argibideen bilaketa ere egin daiteke bertan. Hau da testu bikain bat nola antolatu, ahoskera egokia zein litzatekeen edota testuen arretaguneak zeintzuk izan behar diren argitzen dituen arloa da.
Guztiz interesgarria da era berean esapideen hiztegia , hala pastoralena.
Testu bat osatzean, ordea, alderdi garrantzitsuena bakoitzak bere estiloa markatzea da. Eta estilo pertsonal hori honako puntuetan laburbiltzen da:

- jatorrizko euskara
- eredugarrien jarraipena egitea
- gustatzen zaizkizun moduak lantzea eta hortik erabakiak hartu metaforak, berba konkretuak, egiturak...eraikitzerakoan
p.d. pentsatzen jarri zuk ere izango duzu eta zure estiloa, nortasuna, eta testuak egokitasunetik eta kalitatetik edaten badu ere , behar du estilo bakarretik ere zerbait eduki
venerdì 28 gennaio 2011
Euskera egokia
Ondo definitu behar da euskara egokia zer den, iritzi pertsonal hutsa izan nahi ez badu behintzat.
Guk irizpide zientifikoak aplikatu ditugu definizioan eta egokia hauxe da: testuingurura egokitzen dena, hots testuinguru soziokulturalera eta horrek euskarrian hartuko lukeen lekurako egokia dena, kotesturako.
Behin egokitasunaren atetik pasatu garenean, ikusi ditzagun bada euskera egokirako zein puntu diren garrantzitsuak multimedia diskurtsoari buruz ari garela.

- Generoa: testua egokitasunera eramaten du, haren arauak badakizkigulako. Erreportaiak ere bere eredua jarraitzen du hala.Ohituta gauden eskema, errutina alegia.
- Erregistroa: parametro ezberdinak daude hemen: testuinguruaren ezaugarri guztiak hala erregea: hartzailea
- Estiloa: genero eta erregistroak zabalik utzitako uneetan bereganatzen duguna. Hedabideetan estiloa audientziari begira diseinatzen da. Aukera pertsonala ere bada hein handi batean.
giovedì 27 gennaio 2011
Marrerok dio
Erreportaiak aldaketak jasan dituela sarera moldatu denean, eta zera, kazetaritza generoetatik sarean pagots handiena aurkitu duena da. Hala, aldaketa gehien jaso dituena eta euskarrira gehien egokitu dena.
Sarean hipertestualitatea, multimediatasuna eta interaktibitatea aurkitu ditu beste barik erreportaiak. Hiru ezaugarri horiek espresioan laguntzen diote erreportaiari.
Hipertestuak hartzaileak, jada erabiltzaileak, zentzua emango dio webguneari berak aukeratutako bideetatik abiatuta. Informazioaren unitateak alkarren segidan irakurtzen dira, baina ordena ezberdina izan daiteke. Hala informazioa mailakatua ematen da, baina hierarkizatu barik, bata bestearen osagarri delarik ordea.
Hipertestuak bestalde informazioari, kasuko erreportaiari sakontasuna eman, mezua handitu, zabaldu, konparatzea ahalbidetzen du. Ez ikuspuntu heterogeneoa ematearen aldetik bakarrik, baizik eta begirada bideratuaz baita ere.
Erreportaiak interpretaziorako perspektiba oso osorik bereganatzen du sarean, hala, azalpenerako genero egokiena izatera helduaz.
p.d. hala ere erreportaiak ekarri dio sareari beste aportaziorik, sareagatik ez balitz erreportaiak ere edukiko ez lituzkeenak agian; hunkitzeko ahalmena - multimedia, eta hipertestu barik helarazi ezin zen atzekaldea, interaktibitatea bultzatzen duena alegia-
Portadak
Karatulen lehiaketa batera baino gehiagotara aurkeztu izan dut nire burua. Afizioa izan da hainbat urtetan zehar, gustoko denborapasa, erlajaziorako bide. Afizioa, esan bezala, gauzak egiteko arrazoi.
Gogoan dut behin hala Espainiako Estatuko hirugarren saria lortu genuela ONCEko lehiaketa batean, itsua zen gitarrajole baten cd-rako portada izango zena -ez dut izenik gogoratzen, zazpi bat urte nituen-.
Orduan Xabier Leteren kitarraren sabela , ortzadarraren koloreak eta solfeoko klaseetan lantzen ari ginen kantuaren notak marraztu genituen. Nirekin batera beste bi artistek, Anek eta Amaiak.
Noski, hori Espainiako Estatuan beste era batera irakurria izan zen, han guitarra zela ulertu zuten, eta ortzadarra beharrean plastidekor kaxako baldintzak ikusi zituzten, hala indarra galtzen zuen hirugarren sariaren lekua hartu ahala. Kitarraren estomagoa etzuten ezagutu. Lastima.
Honekin esan nahi dut irudiak eta istorioen loturak guztiz pertsonalak direla. Aldi berean guztiz esanguratsuak. Eta nik askotan liburu bat ez dudala hartzen portadagatik.Lastima. Eta aldi berean nire lehiaketetarako lanak ez direla aukeratuak izan emandako edo ostantzean ulertutako esanguragatik. Lastima.
p.d. pentsatzen jarri naiz behin baino gehiagotan zein harreman dagoen begiratzen duenaren eta hitz egiten duenaren artean? entzuten duenaren eta marrazten duenaren artean? Gogoko dut gogoeta hau

mercoledì 26 gennaio 2011
Sautrela kualitatiboa da
Hasier Etxeberriaren ahotik entzun dut. Telebistan literatura programa batek salbaziorako zein kit behar duen.
Izan buruan denok Sautrela saioa, badakit eta entzutez bada ere, edota izen soilaz bada ere ezaguna duzuela. Imaginatu orain honen publikoa txikia dela literaturari buruz aritzen delako, murriztu orain publiko hori lau bakartietara, euskal literaturaz ari baita.
Ez ahaztu ,ordea, telebistako programa bati buruz ari garela! Hau da edo audientzia duzu edo zoaz kalera, hortxe lema.
Baina zenbat balio duten ikerketa eta inkesta kualitatiboek , kuantifikazioaren gainetik. Sautrelaren audientzia lurraren altueraren parekoa baldin bada, nola aurkitu du kaxa elektrikorako lekua? Bada ikerketa kualitatiboetan jendeak aipatu egiten duelako, jendeak ezagutzen duelako Sautrela eta jendeak badakielako ikusi beharreko programa dela. Nahiz eta gero inork ez duen ikusten.
Sautrela ez da audientziak harrapatzeko sortua izan. Eta gero konturatzen zara audientzien menpe lana ez egiteak telebista kate batean zenbat balio duen. Izen ona ematen dio gainera eitbri, nola kenduko zuten? Gainera Eroski, bere izen onaren alde bera ere, honen babesletzan sartu zen.
Ez da logikoa. Literatura da. Sautrela hori eta literaturagatiko maitasuna da, literatura ulertzekoa eta ez mundua, ez audientzietaz aritzeko. Gogoa da Sautrela, Sautrela berezia da eta kualitatiboa aukeran.
p.d. Hasier Etxeberriaren esaldietatik hau azpimarratu nahiko nuke "afizioa gauzak egiteko erabili"

giovedì 20 gennaio 2011
Jovaisa Herrán
Gazte baten bizitza isladatu nahian, zerbait berezia egin nahi genuen. Ikusten ez den hori, hain arrunta ez den alde hori erakutsi. Eta hasi ginen pentsatzen zer egin genezakeen... Hala, eta gazteen bizimodu ezberdinez liluratuta seminarista gaztea hartu genuen abiapuntua.
Bilboko seminarioan batu ginen Jovaisa Herránekin. Ez ustekoz harrapatu bagenuen ere, eta kamara aurrekoak egiten ohitua ez badago ere maisutasunez bistaratu zigun bere bizitzeko modua. Eta zerrendaratu, denak lerroan, bere printzipio eta ideiak.
Gustokoa izan da ezberdintasunei erreparatzea, eta plazerra, gauzak argi entzutea.
Mila esker , beste behin ere Jovaisa

domenica 17 ottobre 2010
Noiz sartuko da Iñaki mesengerrean
Orain dela bost bat urte ezagutu nuen unibertsitatean. Gasteiztarra da bera eta ile iluna du. Klasean alboan jarri izan ginen sarritan eta lan bat edo beste ere egin genituen orduan elkarrekin. Hemen garai hartako gure konbersazio tipikoenetako bat:
-baina hori ez da eginbeharrekoa
-ba nik hori ulertu dut, aizu!
-pff…..lana biharko da , ezin dugu denbora galdu
Ikusentzutekotan lizentziatua bera eta ni Publizitatean. Hasarretzen garenetan hala sartzen diogu ziria elkarri, nor baino nork lizentziatura hobea egin duela azaldu nahian.
Azken bi urteetan ez bezala aurten lankide izango dut bera, eta ikaragarri pozik nago. Etxean egotea bezalakoa da sentsazioa, eta ez naiz eitb-ren azken kanpainagatik ari.
Ezinbestean bideotxo hau eskaini nahi izan diot berari, ikus dezan, inoiz erakutsi ez banion ere, bere figuraren garrantzia.

martedì 5 ottobre 2010
Nora goazen
Komunikazio mundura arte estetikoa eta diseinu grafikoagatiko zaletasunak eraman ninduen. Lau urtetan ,ordea, komunikazio ekintzaren alde ez estetikoa zapaldu dut batipat nahiz eta irudiaz baliatuz ere nireak egin ditudan.
Artea ,orain, gizakiak trasmisiorako egin dezakeen prozesu kreatibo gisa barneratzen dut estetikoa izan ala ez, irudia eduki ala ez, ikustezina izan ala ez.
Komunikazioan alderdi berria dugu multimediarena. bere baitan hartzen ditu gainera gizabanakoa edo honek egin dituen komunitate berriak, erlazio modu berriak, eta azken teknologiak. Gaurko gizartea definitu dezaketen faktore esangurtsuenak alegia eta publizista begiak edukita zeharo engantxatua nago mugimendu hau somatzen...
Iscriviti a:
Post (Atom)