martedì 5 ottobre 2010

Nora goazen

Komunikazio mundura arte estetikoa eta diseinu grafikoagatiko zaletasunak eraman ninduen. Lau urtetan ,ordea, komunikazio ekintzaren alde ez estetikoa zapaldu dut batipat nahiz eta irudiaz baliatuz ere nireak egin ditudan.

Artea ,orain, gizakiak trasmisiorako egin dezakeen prozesu kreatibo gisa barneratzen dut estetikoa izan ala ez, irudia eduki ala ez, ikustezina izan ala ez.

Komunikazioan alderdi berria dugu multimediarena. bere baitan hartzen ditu gainera gizabanakoa edo honek egin dituen komunitate berriak, erlazio modu berriak, eta azken teknologiak. Gaurko gizartea definitu dezaketen faktore esangurtsuenak alegia eta publizista begiak edukita zeharo engantxatua nago mugimendu hau somatzen...



Nessun commento:

Posta un commento