domenica 17 ottobre 2010

Noiz sartuko da Iñaki mesengerrean

Orain dela bost bat urte ezagutu nuen unibertsitatean. Gasteiztarra da bera eta ile iluna du. Klasean alboan jarri izan ginen sarritan eta lan bat edo beste ere egin genituen orduan elkarrekin. Hemen garai hartako gure konbersazio tipikoenetako bat:

-baina hori ez da eginbeharrekoa
-ba nik hori ulertu dut, aizu!
-pff…..lana biharko da , ezin dugu denbora galdu


Ikusentzutekotan lizentziatua bera eta ni Publizitatean. Hasarretzen garenetan hala sartzen diogu ziria elkarri, nor baino nork lizentziatura hobea egin duela azaldu nahian.

Azken bi urteetan ez bezala aurten lankide izango dut bera, eta ikaragarri pozik nago. Etxean egotea bezalakoa da sentsazioa, eta ez naiz eitb-ren azken kanpainagatik ari.

Ezinbestean bideotxo hau eskaini nahi izan diot berari, ikus dezan, inoiz erakutsi ez banion ere, bere figuraren garrantzia.

5 commenti:

  1. Katalin! Baina, baina! ze ilusioa in dian honek! ke maja! sentitzen det nere erantzunak zuk nahi beste ez laguntzia baina pixkat alfer ibili naiz. Zin iten dizut bihar perfektamente lagunduko dizudala.

    Jajja ta eskerrikasko ni aitzakiatzat hartuta halako gauza polita egin izana. Ilusio mordua egin dit!

    RispondiElimina
  2. p.d: zure bloga promozionatzeko neurriak hartzeari ekin diot jadanik.

    RispondiElimina
  3. oso ona katalin, oso ona. zelako ahots politxa, ahaztuta neukan!!! pila bat gustau jata bideua, gutxi behar da ezta??
    artista bat haiz, artista!
    aspaldiko, Sare

    RispondiElimina
  4. sare!! ia paretan gora harrapatzen zaittudan!! laztan ikaragarri haundi bat...ze plazerra... ;)

    RispondiElimina