sabato 30 ottobre 2010

Ziberegunkariak


Ez da papelezko edizioaren kopia sarean, ez horixe, zerbait gehiago da ziberegunkari bat. Paperezkoaren garapena baino haratago doa.

Notiziak etengabe argitaratzen dijoaz hurrengoko egunera arte itxaron beharrean. Gura duzun berrien gaurkotzearen berri RSSen bidez jaso dezakezu bereala zure postan telebistako informatiboei itxaron barik. Argitaratzen diren berrietan ere hitzegin dezakezu lagunekin komentatzeko kafeari itxaron beharrean, hori bai bertako kideekin solasteko eskatzen den errespetua berdina da. 
Eta lagunekin gai orokorrekiko eztabaidak gustoko dituzula eta baina gaur ez direla kalera aterako? bada horretarako ere foroak eskaintzen dittuzte ziberegunkariek. 

Baina zuk gurago duzu kalera atera, lagunez gain hianbeste ezagutzen ez dittuzunak agurtzea ere gustatzen zaizulako. Tabernako kamareroa, okindegiko anderea...bada lasai! ziberegunkariak sare sozialekin lotuak daude, eta ezagunak bertan dittuzu. Gustokoen duzun ziberegunkarietako edukia banatu beraiekin ere. Horretarako esteka bidez hitzegin eta erakargarritasuna bideo eta argazkietan dagoela ez ahaztu.

goiena.net, il piccolo eta elmundo.es  ziberengunkariak aztertu ditut. Interesgarria da bailara txikien pertsonalitatea ziberegunkarietan ere trasmititzearena. goiena.net-eko foroan esaterako, herrietako kroniketan edota foroetan ere kideak ezagutzen dittuzu naiz eta munduko nick arraroena asmatu. Edo agian horregatik...


Nessun commento:

Posta un commento