martedì 19 ottobre 2010

ARE-BALEko sekretua

Aratz elkarteko kideek egindako film-laburra da ARE-BALEKO sekretua. Atxabaltarrak direnez, bertan hartu dute sostengua eta orain dela urtebete Donostian Atzegik egindako film laburren jaialdian lehengo saria lortu zutenetik , laburmetraila ikusteko eskaerak baino ez dituzte jaso.

Egindako lana, guztiaren gainetik humoretsua da. Eta eguneroko bizitzan aurkitzen dituzten sailtasunei nola gainjarri erakusten digute harrotasunez.

Joan den asteburuan Gorgonzolan izan dira FESTIVAL DIL CINEMA NUOVO izeneko jaialdian. Sari pisutsurik ez baina gogokoena lortu dute, beraiei dagokiena alegia: humoretsuak, atseginak eta giro jartzaile onenena alegia.
Bidaiatik guztiz alai bueltatu dira eta jada hurrengo film-laburrean pentsatzen ari direla seguru...



Nessun commento:

Posta un commento