giovedì 28 ottobre 2010

Multimediaren pisua

...gainera datorkiguna da multimedia. Kontzeptua edo arazoa, biak izan daitezke baldin eta hala ikusi nahi baduzu. nik aukera gisa ikusi nahi dut hala ere eta gonbidatzen zaitut zuk zeuk ere hala egin dezazun.

Mikel Reparaz izan genuen atzo gure artean eta Olatz Simon (Txinatik) eta Xabier Madariaga (Parisetik)proiektatuak, paretan. Korrespontsal lana egin dute eta egiten dute pertsonaia hauek eta multimedia ekoizleak dira.

Blog honen irakurle batzuk ondo ezagutzen ditut eta hauek jaiotzaz digital naturalak ez direnez, haiei esan gura diet, zera hainbat formatutan ekoizten dutela informazioa super pertsona kazetari hauek: soinutan, iruditan, mugimenduan...

honetarako trukua zera ei da: lehentasuna ikusentzutezko euskarriari ematea eta hortik beste euskarrirako materiala ateratzea. Beno iritzi honen gainean ere egin dezakegu eztabaida...

Baina eztabaida handiagoa da nire ustez ziberegunkari eta blogen arteko nahasketa. Izan ere, subjetibotasunak menpean harrapatuta...bideo ikaragarri polittak muntatu daitezke. Bai, espektakularrak. Baina horiek, eitb-ren izenean joan daitezke? Zer da kazetaritza gaur egun? Ados egoteak ez du esan nahi objetiboak garenik, Eta horretarako leku ideala ez ahal da blog bat?

p.d: soinuak irudi estatikoak eta iruak mugimenduan harrapatzen dituen kamera bat ere aurkeztu ziguten, guztia euskarri batean baina aurkitu zuek interneten interesik baldin baduzue. Edota deitu telefonoz eta esanen dizuet.

Nessun commento:

Posta un commento