Visualizzazione post con etichetta 2. zeregina. Mostra tutti i post
Visualizzazione post con etichetta 2. zeregina. Mostra tutti i post

martedì 25 gennaio 2011

Ahozkotasuna multimedia diskurtsora

Testuinguratze eragiketak, egituratze eragiketak eta testuratze eragiketak hartu behar ditugu kontuan multimedia diskurtsoa eraikitzeko prozeduran.

Lehena aipatutako eragiketa, testuinguru sozio kulturalean eta internetaren testuinguru bereizgarriari erreparatzea da. testuingurua ez da begiekin ikus daitekeen zerbait, zentzumenekin hautematen dena baizik. Eta berau, komunikazio ekintza konkretu horretan parte hartzen duten guztiek osatzen dute: hartzaile zein helarazten duenak.

Esan nahi dut, testuinguruarekiko eskema orokorren erabilera ez nukeela bultzatuko, testuinguruek dinamikoak behar dutelako izan. Eta bestetik, unean unekora moldatu behar delako ahozko diskurtsoa, inprobisaziotik beti izan behar duela zerbait alegia.

Egituratze eragiketak hipertestuaren egiturari dagozkio. Hau da interneteko sare handi horretan barrena, non, zeren azpian, zeren gainean eta zeren tartean egongo da eraikitzera goazen diskurtsoa? esan direnak ez errepikatzeko, eta inguruak mugatu egiten duelako da bereziki garrantzitsua.

Testuingurua eta azkena aipatutako kotestuaren egoerak eta horretarako moldaketak gainditu ditugunean testuratuko dugu gure diskurtsoa. Multimedia erreportaiari egin nahi diogun ahozko testua alegia. Atal honetan hartuko diren erabakiak linguistikoak dira erabat. Hitz bat baztertuko dugu beste bat aukeratzeko, eta hitzak batuko ditugu ulermena errazteko. Doinua egokitu, eta dinamikotasunean barneratuz diskurtsoa eraiki arte.

lunedì 24 gennaio 2011

Erreportaje multimedia

Lekua aurkitu du erreportai multimediak sarean. Lekua diodanean, herriko plazaz ari naiz, hura bezain leku aproposa aurkitu baitu bere heziketarako. Lehen hezkuntzan genbiltzan haur guztiok egin genuen parera.

Erreportai multimedia bat osatzera goazenean, euskarria hartu behar dugu kontuan. Zein komunikabide motatan agertuko den, zein izango den erreportaiko gaia eta zein eman nahi diogun ikuspuntua. Hortik, genero bat zehaztuko da.
Testuingurua, hizkuntza, multimedia baliabideak, eta hartzaileak aukeratuko dira ondoren. Azkenik, material definitiboa hautatu, extrak geitu (duguna ikusi eta egokitasunera begira), eta hortxe dator testuratzea.

Testuratzeak zerbait berezia eta egokia behar du izan. Bakarra, originala, informazio pribilegiatua baina era berean ulerterraza eta hartzailea testuingurua eta kotestuarekiko egokia. Nola ez, multimediatasunetik baldin bagoaz interaktibitatea sustatuko duena. Horretarako hipertestuetaz baliatuta.

Beste modu batean, eta hau irakurriko duten lagunen mesedetara, esan gura izan dut erreportai baten testuak, ezaugarri linguistiko diskurtsiboei dagokienez egokia behar duela izan: erreportaiaren generoarekiko paraleloa, denbora pasa izanak ilogika kutsua emango ez diona, hizkera hartzailearentzat egindakoa (soilik harentzat), testuingurua ulertaraztera ematen duena eta aldi berean interneteko testuinguruari koherentzia eta zentzua ematen diona.

p.d. extrak aipatu dudanean musika, soinuak... esan nahi nituen.